Materialak
  • Hotsak bereizteko jokoak (*).
  • Laminak.
  • Kasetea eta zintak.
Helburuak
  • Haurraren inguruneko ohiko soinuetan atseginak eta desatseginak bereiztea.
  • Zarataren jite subjektiboa ulertzea.


Joko hauek eguneroko egoerak irudikatzen dituzten laminak biltzen dituzte. Lamina bakoitzari dagozkion hotsak grabaturiko zinta bat ere bada.

Zinta entzun behar dute laminari begiratu bitartean, eta soinu bakoitza bere sorburuari lotu.

Hotsak bereizteko jolasa egin ondoren, honako jarduera osagarriak ere egin daitezke taldean:

  • Laminari begira zinta entzun, eta zein soinu gustatzen zaigun eta zein ez esango dugu.
  • Soinu berak gustatzen al zaizkigu guztioi? Zergatik ez gatoz bat horretan?
  • Guztion artean, soinu desatsegin gehien irudikatzen duen lamina aukeratuko dugu, eta bertan agertzen diren pertsonek, haiek saihestu edo murrizteko, zer egin lezaketen zehaztuko dugu.

(*) Joko horietako batzuk (CEIDAn eskuragarriak):

Loto de situations sonores. Nathan. Paris, 1992.
“Lotería de ambientes sonoros” La Guaira. Barcelona, 1984.

Orrialde hau PDF formatoan duzu eskuragarri. juegoruido_e.pdf

   
aurkezpena | gaia zabaltzen | agenda | albisteak | bitakora kaiera | guztiok elkarlanean | eko-auditoretza
ekin eta ekin | bizkor ibili gero! | begiratokia | klasetik at | eta gurasoek...zer? | baliabideak eskura | PDF

sarrera|egon badago|aurkezpena|aurreko zenbakiak|harpidetza|zure iritzia

IHITZA. Eskola ekologikoa eraikitzen.

seleccion_idiomas

 

ceida


Azken eguneratzea: 2000/10/17.
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA.
LURRALDE ANTOLAMENDU, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIRO SAILA
.
homepage indice