|

|
sukarrietako eskola
| ahoa gozatzeko museoak |
kontsumo tailerrak |
nekazaritza eskolak
bideoak
| material
didaktikoak | baliabideak
interneten | liburuak
|
Sukarrietako Eskola
Saiakuntzarako zentroa
|
|

Sukarrietako
Eskola
Saiakuntzarako Zentroa (SESZ/CEEP) Bizkaiko ikastetxeen eskura
dauden ingurugiro hezkuntzako ekipamenduetakoa da. 1983an eratu
zen, Eusko Jaurlaritzaren eta Bilbao Bizkaia Kutxaren arteko itun
bati esker, eta aitzindaria izan da Euskadin naturara hurbiltzea,
komunikazioa eta elkarbizitza errazten dituen gune fisiko eta pedagogiko
bat eskaintzen.
Mundakako
itsasadarraren ondoan dago, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren
barruan, eta astebeteko zein asteburuko egonaldiak eskaintzen ditu,
ikastaldeentzat. Ura, Itsasadarra, Basoa, Baserria eta Planeta berdea
dira ingurugiro hezkuntzako bere bost proiektuak; bertan ekokontsumoa,
eskolako baratzea eta elikagaiak aztertzen dira, besteak beste.
Era berean, ingurugiro hezkuntzaren baitako lan talde eta mintegi
batzuk, argitalpenak eta abar eskaintzen dizkie irakasleei.
BBK
titular duen SESZren egoitzak aurten ospatuko du 75. urteurrena
udaleku eta egotetxe bihurtu zenetik. Gaur egun 7 eta 13 urte arteko
neska-mutilentzako instalazio bikainak ditu, horien artean baserria,
animaliak, berotegiak, baratzea, fruta arbolak, kirol guneak, etab.
|
 |
Sukarrietako
Eskola Saiakuntzarako Zentroa
Begoñako Andra Maria Haur Udalekua
Abiña
auzoa, z/g.
48395 Sukarrieta
Tlfnoa:
946 87 07 10
|
|
|
|
Ahoa
gozatzeko museoak
Sukaldaritzak,
bere gizarte eta kultur ildo agerikoenetan,
lotura estua du elikadurarekin, eta EAEko hainbat museotako protagonista
da.
Gastronomiaren
Euskal Museoak historiaurretik gaur arteko gizakien elikadura
eta sukaldaritza ohituren ikusketa egiten du, euskal dietaren bilakaerari
bereziki erreparatuz. Sutegi motak, elikagaiak hobeto manipulatzeko
asmatutako makinak, janari motak eta beste hainbat kontu erakusten
ditu. Hori dena, garaiz garai eta estiloz estilo antolaturik, etxeari
zein enpresei begira. Sarrera dohainik.
Laudio (Araba) Tlfnoa.: 94 672 43 30
Bestalde,
Xaxu Konfiteri Museoak elektrizitatea erabili arte konfiteri
artisauek zituzten lan tresnak aurkezten ditu. Bildumak sailka antolaturik
daude: Txokolatea, Kafea, Opilak, Labea eta labexkak, Esnegaina
eta gurina, Izozkiak, Gozokiak, Konfiteak, etab. Telefonoz hitzar
daiteke bisita eta sarrera doakoa da. Tolosa
(Gipuzkoa) Tlfnoa.:943 67 07 27
BESTE
MUSEO BATZUK
Laia,
Euskal Herriko Artisau Produktuen Museoa. Landa inguruko betidaniko
jarduerei buruzko atala dauka: mendiko abeltzaintza eta baserrikoa,
gaztak, okela, baratzeko jakiak, eztia, postreak, ardoa, txakolina,
sagardoa, arrantza, kontserbak, etab. Zumaia (Gipuzkoa) Tlfnoa.:
943 86 25 12
Gaztaren
Artisau Zentroa Erreizabal baserrian dago, Mirandaola natur
eta artisau gunearen baitan.
Legazpi (Gipuzkoa) Tlfnoa.: 943 73 04 28
Arrantzalearen
Museoak arrantzaleen bizimodua eta lana, arrantza egiteko erak
(antzinatik gaur artekoak), kontserbagintzari buruzko esparrua eta
euskal kostako itsas hondoen maketa ditu ikusgai. Gidaturiko bisitaldiak
antolatzen ditu, aldez aurretik eskatuz gero.
Bermeo (Bizkaia) Tlfnoa.: 946 88 11 71
|
 |
 |
|
| Eusko
Jaurlaritzaren kontsumo tailerrak |
|

|
Urtero, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo
Sailak kontsumo tailer ibiltariak antolatzen ditu. Ikastetxeetan
bertan garatzen dira eta kontsumo arloaren alderdi garrantzitsuenak
ukitzen dituzte: jakigintza, jakien erkaketak, supermerkatua eta
erosketa, eta elikagaien etiketak, besteak beste.
Tailer
horiek gauzatzeko, ahalik eta laguntza handiena eskatzen zaie irakasleei
eta guraso elkarteei; horiei ordu eta erdiko hitzaldi argigarria
ematen zaie.
Eusko
Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Kontsumo
Zuzendaritzak jarduera hori egiteko beharrezko argibide oro eta
izena emateko orria emango dizkie hala eskatzen duten guztiei.
Eusko
Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Kontsumo
Zuzendaritza. Tlfnoa.: 945 01 99 24
|
|
| Arkaute,
Derio eta Fraisoro nekazaritza eskolak |
|


|
Urtero,
aldez aurretik hitzordua zehaztuta, ikasle eta irakasleak nekazaritza
eskoletara joaten dira, landa gunera, nekazaritza eta abeltzaintzara,
hurbiltzeko asmoz. Bisitaldi horiek landa gunea hurbiletik bizitzeko
aukera ematen dute: berotegietako ereintza, baratzeetako birlandaketa,
hazkuntza mota eta teknikak, zeregin bakoitzerako erabiltzen den
makineria, inausketa lanak, intsektuen aurkako tratamenduak, laborategiko
analisiak, eta abar. Behi eta ardi ganaduei buruzko atalean, jezteko
prozesurako eta beharrezko bestelako zainketak egiteko instalazioak
erakusten dira.
Bestalde,
horrelako ekipamenduak bisitatzea ikasle helduagoei, etorkizuneko
lanbidea hautatzeari begira, bestelako prestakuntza eskaintza hurbiltzeko
bide egokia izan daiteke. Lanbide aukera hori Arkaute (Araba), Derio
(Bizkaia) eta Gipuzkoako Fraisoroko Nekazaritza Eskolen titular
den Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak babesten
du. Horietan Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzte, bi urtekoak,
goi mailako eta maila ertaineko heziketa zikloetako ia nekazaritzako
prestakuntza osoa hartzen dutenak.
|
|
|
Bideoak
Gizartean
bizi gara: Elikadura Osasungarria.
6. zk.
Producciones
de Video Pedagógico, S.A. Madril, 1987.
Elikagai
osasungarriak hartzearen garrantziaz mintzo da, indarra izateko,
proteina, gatz eta bitamina askotariko janariak hartu beharra bereziki
azpimarratuz. Bideoa 7 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzentzen zaie.
15 minutu irauten du eta euskaraz sortua da.
Elikadura/Nutrizioa
Eroski.
Kontsumoari buruzko gaiak. Elorrio, 1990.
Bideo
honek nutrizioari buruzko gaiak aurkezten ditu, bai eta elikagaiak
eskolan ekoizteko aukera ere. Bereziki Lehen Hezkuntzako bigarren
eta hirugarren zikloetakoei zuzentzen zaie.
Besteak
beste, jaki batzuen eta osasunean duten eraginaren azterketa erkagarri
batzuk azaltzen ditu. 33 minutu irauten du, eta euskarazko eta gaztelaniazko
bertsioak daude.
|
 |
|
| Material
didaktikoak |
|

|
100
talleres de educación del consumo en la escuela.
Osasun eta Kontsumo Ministerioa. Kontsumo Erakundea. Madril, 1990.
Bi
karpeta horiek euskarri didaktiko bikaina osatzen dute, kontsumitzailearen
hezkuntzari dagokionez. Lehen hiru multzoetan elikadurari eta supermerkatuari
buruzko gaiak garatzen dira. Ikasgelan elikadura lantzeko modu aparta,
honelako tailerrak garatzen dituena: erosketa eta dieta orekatua,
elikagaien etiketak, kontserbak, gehigarriak, elikatze okerrak,
jakigintza, naturala eta artifiziala, etab.
Haur
Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara arteko ikasle guztiei zuzentzen
zaizkie jarduerak.
|
|
Egunez egun kontsumo hezkuntzan.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. Gasteiz,
1998.
Hiru
karpeta ditu: Haur Hezkuntzarako taxututakoa, Lehen Hezkuntzarakoa
eta, hirugarrena, DBHko lehen ziklorakoa. Fitxa anitzen artean,
elikadurari buruzko hainbat aurkituko dugu, hala nola gosari edo
askari egokia hartzearen garrantzia edo, egarri izanez gero, fruta
zukuak edatearen onurak, elikagaien ontziak eta etiketak, iraungipen
data eta latako edariak aztertzen dituztenak, besteak beste.
Eskolako baratzea.
Ingurugiro hezkuntzako materialak. CEIDA, 1998.
Eskolako
baratzearen inguruko jarduera egitarau osotua. |
|
Sukaldaritza eta Ingurugiroa.
Ingurugiro hezkuntzako materialak. CEIDA. 1999.
Ostalaritza,
kontsumo eta turismo sektoreen eta horiek ingurugiroan duten eraginaren
arteko loturak aurkezten dituen unitate didaktikoa. |
 |
|
Cuenta
con tu planeta.
Animación y Promoción del Medio, S.A.
TetraPack, 1993.
Material
pedagogiko honek norberaren jokabideekiko erantzukizun ekologikoa
piztu nahi du ikasgelatik bertatik. Unitate didaktikoen edukia geure
planeta maitatzen, babesten eta zaintzen irakasten duen mahai joko
dibertigarri bati loturik dago. DBHko lehen ziklokoei zuzentzen
zaie eta, besteak beste, elikaduraren, etxearen eta astialdiaren
gaineko alderdiak lantzen ditu, betiere ingurugiro, kontsumo eta
osasun arazoei loturiko edukien bidez.
HITZAren
beste zenbaki batzuetan…
7.
zk. Huerto escolar y granja. Seminario Ciencias Naturales.
Koldo Mitxelena BI. 28. or.
12.
zk. Tarta mundialaren jokoa / Juego de la tarta mundial.
93-96.
orr. Huerto escolar y granja. Alonsotegi IP. 28. or.
16.
zk. Educación ambiental y huerto escolar. Modesto
Viguri eta Jesús Mª Corada. Virgen de Udiarraga IP. 73.
or.
17.
zk. Nekazal ingurugiroa bizi. Toño Sarasa, Joseba
Etxeberria eta Joserra Quintana. 81. or.
21.
zk. Konpostaren jokoa. 159. or. Nola egin konposta?
160. or.
26.
zk. Comercio Justo 147. or.
|
Baliabideak
interneten |
|
http://www.elpais.es
El
País egunkariaren bertsio digitalean eztabaida atala azaltzen
da, aurkako iritzia duten hainbat pertsona ospetsuren artikuluak
eskaintzen dituena. Bertan tratatutako gaietarik elikagai transgenikoei
buruzkoa nabarmendu nahi dugu.
http://www.ivu.org/evu/
Elikadura
begetarianoari buruzko informazioak, Europako 35 herrialdetako kide
eta bisitarien ekarpenen emaitza direnak. Besteak beste, kideen
zerrenda, elikadura begetariano eta ekologikoari buruzko guneen
direktorio orokorra, sukaldaritza errezetak eta artikuluak biltzen
ditu. 18 hizkuntzatan kontsulta daiteke, euskara eta gaztelania
tartean direla.
|
|

|
 |
http://www.grain.org
Baliabide
Genetikoen Aldeko Nazioarteko Ekintza (GRAIN) gobernuz kanpoko erakundearen
web gunea. BIODIVERSIDAD aldizkariko gaztelaniazko artikuluak biltzen
ditu, oro har, aniztasun genetikoari, kultibo transgenikoei, bioteknologiari
eta abarri buruzkoak.
|
|
|
Cultivos
y alimentos transgénicos
Jorge
Riechmann. Los libros de la catarata. Madril, 2000.
Industria
kimikoaren arloko konpainia transnazional batzuek, biziaren zientziako
enpresa bihurturik, gizakion elikadura eta osasun beharrizanen asetzea
beren etekinerako kontrolatu behar duten kuestionatzen du egileak
bere hausnarketetan.
Boletín
OMG
Genetikoki
eraldatutako organismoei buruzko aldizkari hau Amigos de la Tierra
erakundeak argitaratzen du bi hilabetez behin.
Argibide
gehiago lortzeko: Mercedes Poblete (913 06 99 00).
www.tierra.org
|
 |
 |
 |
|



|