ORDENADORE BIDEZKO TOMOGRAFIA AXIALA:APARATU ETA SISTEMEN ERABILPENA EAE-N. ERABILPEN EGOKIAREN INPLIKAZIOAK
SARRERA
Gaur egun, erresonantzia magnetikoarekin batera, ordenadore bidezko tomografia axiala (OTA) "teknologia altua" izendatutako irudien bidezko diagnostiko baliabideetako bat da. Azken hamarkada honetan Euskal Autonomia Erkidegoaren Osasun zentroetan OTA unitateen kopurua gehitu da. Lehenengo OTA unitatea 1978-an ezarri egin zen eta egun 25 unitate funtzionatzen dira.
Osatek/Euskal Herriko Osasun Teknologia/sozietate anonimoa eta Osasun Sailak euskadiko osasun sarearen zentruetan gaur egungo OTA sistemen erabilgarritasun eta erabilpenen azterketa burutu dute. Era berean, eskura dagoen ebidentzia zientifiko onenen oinarritutako OTA-ren bidezko proba diagnostikoen erabilpena eta preskripzio egokiaren gomendioak landu dira.
IKERKETAREN HELBURUAK
- Euskal Herriko osasun sarearen dauden OTA aparatu eta sistemen erabilpena eta ezaugarriak ezagutzea.
- Patologia ezberdinen trataera eta diagnostikoan OTA-ren fidagarritasuna aztertzen duten ikerkeketen informazio aipagarriena laburtzea.
- Irudi teknologia honen, indikazio egokiarekin gehien edo gutxieneko loturaren arabereko erabilpen gomendioak egitea.
MATERIAL ETA METODOAK
- OTA aparatuak zituztenen osasun zentro guztien, bai publikoak zein pribatuak, inkesta baten bidezko OTA unitateen informazioa jasotzea.
- Era berean, 1996 eta 1999 urteren arteko OTA aparatuen erabilpenari buruzko informazioa.
- Literatura zientifikoaren berrikuspen sistematikoa. Kalitate egiaztatuta duten aldizkari mediko eta zientifikoetan argitaratutako ikerketak, praktika klinikoaren gidak eta OTA erabilpenaren gomendioei buruzko estandarrak aukeratuz.
Ebidentzia zientifikoaren sintesiaren taulak egitea (erantsitako dokumentua) eta hau guztiarekin batera OTA-ren erabilpen egokiaren gomendioak ezartzea.
EMAITZAK
Egun, 25 OTA aparatuak funtzionatzen dira EAE-n, horietatik %60-a Osakidetza/EOS-n kokatzen dira, OTA aparatuen antzinatasun ertaina 6 urtekoa izanik. 1999-an, EAE-ko OTA ekipoen kopurua 11,9 aparatu milioi biztanleko zen, zifra hori maila ertain-baxuetan kokaturik gure ingurunean kokatzen diren herrialdeekin konparatua denean.
Lurralde historikoak kontuan harturik, OTA ekipoen banaketa 17,8-koa da Gipuzkoan (%48-a), 10,6-koa Araban eta 0,8-koa Bizkaian. Aparatu kopuru bera dago zentro publikoetan zein pribatuetan Gipuzkoan. Bizkaian eta Araban, aldiz, hiruetatik bi osasun zentro publikoetan kokatuta daude.
1996. urtean 92.000 gorako OTA miaketak egin ziren EAE-an dauden 24 osasun zentroetan. 1997. urtean %5-ko gehikuntza sumatu zen eta %21-koa 1999, 115.000 miaketak burutuak izanik. Gehikuntza hauek nabariak ziren osasun zentro publiko, zein pribatuetan.
1998. urtean eta orain arte jasotako zentroen datuak soilik kontuan harturik, 1997. urterekin konparatuz, %8-ko gehikuntza sumatu da zentro publikoetan eta %18-koa zentro pribatuetan. Aipamen berezia merezi du Gurutzetako Hospitaleko aktibitatea %22-ko gehikuntza izanik.
Ikertutako aldian zehar zentro pribatuen aktibitatearen portzentaia %20-koa izan da, Araba kasuaren salbu, aktibitate osoaren %6-a izanik.
1000 biztanleko miaketa kopurua aztertzen dugunean, ezberdintasunak behatzen dira hiru Lurralde Historikoen artean. Horrela, 1996. urtean 40/1000 biztanleko egin ziren Araban, 67 baino gehiago eta 33, Bizkaian eta Gipuzkoan, hurrenez hurren. 1997. urtean aipatutako gehikuntza sumatu zen, 48 miaketa/1000 biztanleko eginak izan Araban, 70 baino gehiago Bizkaian eta 33 baino gehiago Gipuzkoan. 1998 eta 1999. urtetan egindako miaketen kopurua berdintsua izan zen Araban (48 eta 51/1.000 biztanleko), alabaina Bizkaian gehitu zen (90 baino gehiago 1998-an eta 86 baino gehiago 1999).
Egindako miaketetatik %79,5-a gaixo ospitalizatuengan eginak ziren, %20-a anbulategiko gaixoengan, bestalde, eskaeretako %10,5-a urgentzia mediko-kirurgikoko zerbitzutik zetorren.
Egindako miaketetatik %43-a baino gehiago burmuin/garezur miaketeei zegozkien, %14,6-a abdomenekoak bakarrik, %11-k atal bat baino gehiago hartzen zituen, torax, abdomen eta/edo pelbisa, kasu. %7-tako mieketetatik toraxekoak ziren eta %6-ak bizkarrezurrekoak.
Proba eskatzen duen espezialitate medikoaren arabera, egindako eskaeretatik %14-ak neurokirujauak eta neurologoak eginak ziren. Espezialitate onkologikoek miaketetatik, guztira, %12,5-a eskatzen zuten.
ONDORIOAK
- EAE-n funzionatzen dauden eta milioi bat biztanleko OTA unitateen kopurua, maila sozio-ekonomiko pareko herrialdeen balioetan kokatzen zen.
Banaketaren arabera, EAE-ko OTA unitateen ia kopuru erdia Gipuzkoan kokatzen direla sumatzen da, nahiz eta biztanleria EAE-ko heren bat izan. Probintzi horretan OTA unitateen kopuru handi bat sektore pribatuan aurkitzen zen.
Martxan dauden OTA unitateen adin ertaina sei urte inguruan zegoen, alabaina sektore publikoko sei unitatek eta sektore pribatuko lau unitatek hamar urte inguru edo gorako funtzionamendua zuten, unitate horiek aldatzeko arrazoia izan zitekeena.
- OTA unitateen ekintza informazio iturri-arekin erlazionaturik, zera aipatu beharra dago:
- Sare publikoan dauden informazio asistentzialaren sistemak bateratuak izan behar ziren, miaketa eskaeraren arrazoia sartuz.
- Egun dauden informazio sisrtemek ez dute OTA-ren bidezko miaketen efizientzia diagnostikoa aztertzeko daturik ematen. Aurretik susmatutako diagnostikoa, miaketaren bidez ezberdintzeko patologiak eta azken diagnostikoa jaso behar ziren.
- OTA efektibotasunari buruzko ebidentzia zienfiko-arekin lotuta, OTA miaketek edo beste miaketek gaixoen osasunean sortutako azkenengo eragina aztertzen duten ikerketa batzuk soilik aurkitu direla aipatu beharra dago. Kalitate oneko ebidentzia zientifikoaren eza ez ezik egun dauden ikerketen artean gure ingurunera ea zein neurrian egokitzen diren arazoa gehitzen da.
OTA miaketak ezin du, zenbait kasutan, diagnostiko ezberdina eman beste teknika batzuekin konparatzerakoan, halere diagnostikoaren ikuspegi bai kualitatiboak eta bai kuantitatiboak, prozesuari buruzko informazio orokorra, tratamenduari buruzkoa, eboluzioari buruzkoa edo loturiko patologiarikoa alda ditzake. Honekin batera, diagnostikoaren denbora erabat murrizten du eta kasuen %50-an tratamendua ezarri baino lehenagoko erabakia aldaraztea eragin dezake.
- Erabilpen egokiari dagokionez, OTA, hezur egituren lesioak diagnostikatzeko erabili beharreko teknika da, ohiko miaketa erradiologikoaren papera ahaztu barik.
Burmuin traumatismoaren eta garun barneko odol-jario akutu baten susmoaren aurrean ordenagailu bidezko tomografia axialaren erabilpenaren ebidentzien bat dago.
Era berean, torax eta abdomen aldeko patologian, ebidentzia zientifikoak OTA miaketa, gehienetan, teknika osagarritzat jo behar dela iradokitzen du.