Aldaka protesien mota ezberdinen erabilpenari eta kostuari buruzko gomendioen gida bat egitea, orain arte existitzen den praktika klinikoarekin konparazioa eginda.
Osakidetzako sarearen tamaina ertain eta handiko ospital publikoak. Lan taldean hauexek ere sartuta: traumatologoak, errehabilitadoreak, erreumatologoak, epidemiologoak, kostu analisietan adituak eta bioestatistikoak.
1997. urtean zehar, aldaka osoko protesiko interbentzioa ebaketa izan zutenak.
Bibliografiaren berrikuspena ebidentzia zientifikoan oinarritutako sintesiarekin. Erabilpen egokiaren RAND metodoan oinarritutako algoritmoen erabilera. Praktika klinikoaren datuen bilketa. Aipatutako iturrietatik hartutako informazioaz analisia egin zen, taldeari eta adituei aurkeztu eta lanaren ondorioak argitaratu ziren.
Guztira 831 interbentzio egin ziren, horietariko 136 (%16) zementatuak ziren, 639 (%77) ez-zementatuak eta 56 (%7) hibridoak. Interbentzio zementatuak erabiltzeari dagokionez, bi herena (92) egokia izan zen, adituen iritziz; gainerako kasuak, berriz, zalantzazko interbentziotzat jo eta interbentzio ez-zementatua proposatu zen. Interbentzio ez-zementatuei dagokienez, adituen ustetan ere, gehienak (%94) egokitzat jo ziren; gainerakoak (%6), berriz, zalantzazkotzat, eta horregatik beste interbentzioa, hau da, zementatua proposatu zen. Finkapen hibridoko interbentzio guztietan, adituen panelak zalantzan jarri zuen bere erabilera. Azkenik, protesi zementatua erabiltzen zen aldaketa azetabularreko 68 kasuetan (%34), gehienetan (%85) interbentzio ez-zementatua gomendatu zen. Hala ere, erabilitako teknika protesi ez-zementatukoa izan zenean (%66), teknika hori, gehienetan (%94), egokitzat jo zen. Antzeko zerbait gertatu zen aldaketa femoralaren kasuetan.
Aldaka protesiaren interbentzioetan erabilitako finkapen metodo ezberdinak eta hauen efizientzia, efektibotasuna eta kostuak aztertzen dituzten ikerlanak, urriak dira, bai kopuruan, zein beren kalitatean. Horrela, adituen panel honen ustez, sistema sanitario publikoan egiten diren giltzadurako protesi guztien erregistro sistema bat sortzea komenigarria izango litzateke.