LEHEN MAILAKO ATENTZIOKO GAIXO KRONIKOAK KONTROLATZEKO PROTOKOLO KLINIKOEN ERABILERA AZTERTZEA

HELBURUAK:

Lehen mailako atentzioko Protokolo Klinikoen (PKen) kalitate orokorra ebaluatzen duen eredua egitea da, izan, ikerlanaren helburua. Beste helburu batzuk ere baditu, hots, lehen mailako atentzioko Unitateek (LMUek) erabilitako PKen inplantazioa eta kalitatea ezagutzea eta PKen efektibitatea nolakoa den jakitea, arrisku kardiobaskularrik garrantzitsuenak, hau da, tabakismoa, arteria-hipertentsioa, hiperlipemia eta diabetes mellitusa detektatzeko eta kontrolatzeko.

DISEINUA:

Zeharkako ikerlan deskribatzaile bat da, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko (EHAEko) LMUetan egindakoa.

PARTAIDEAK:

Aztertutako problemen maneiurako LMUek erabili dituzten PKak aztertu dira; baita historia klinikoetako informazioa ere, kontuan izanik, historia horiek 40 eta 75 urte bitarteko erabiltzaileei dagozkiela, erabiltzaile horiek kontsultara joan izan direla ikerlana egin aurreko 2 urteetan eta atxikita daudela historia klinikoa ohiz erabiltzen duten medikuei, EHAEko lehen mailako atentziokoei, hain zuzen ere.

NEURKETAK ETA EMAITZAK:

Lehengo eta behin, inkesta bana bidali zaie 103 zentro ierarkizatuetako arduradunei, PKen erabilerari buruzko informazioa eskatuz, aztertutako problemak detektatzeko eta kontrolatzeko. Kopiak ere eskatu ziren. 77 zentrok (%75ak) erantzun dute eta beraietako 66k 170 PK bidali dituzte, guztira.

Lehen mailako atentziorako proposamen ez-espezifikoekin abiaturik, 21 kalitate-irizpide definitu dira PKak ebaluatzeko, eta 6 ataletan sailkatu dira. Eredu hori PKei aplikatzerakoan, akatsik handienak ondoko hauetan ikusi dira: PKak aplikatzeko baldintzen aurrikuspenean (%4a), gomendioen euskarri bibliografikoan (%19a), diseinuan inplikatutako pertsonen identifikazioan (%23a) eta inpaktuaren neurrian (%30a).

Bigarrenik, lau PKak erabiltzen dituzten medikuen 990 historia kliniko aztertu dira, baita PKik erabiltzen ez duten medikuen 495 historia kliniko ere. 990 historia klinikoak 22 zentro desberdinetako 45 medikuri dagozkie. Historiak ausazko eran eta geruzazko eran aukeratu dira, zentroa prebentzio-jardueretako programari atxikita dagoen ala medikuntzako graduatuondoko irakaskuntzarakoa den.

ONDORIOAK ETA GOMENDIOAK:

LMUetan erabilitako PKek erausten dutenez, kalitate-irizpide batzuen konplimendua baxua da, adibidez, PKen gomendioen oinarri bibliografikoa, beren aplikaziorako behar diren baldintzen aurreikuspena eta inpaktuaren neurria. LMUek arrisku kardiobaskularrei buruzko PKak erabiltzea PK horien detekzio-kalitatearen hobekuntzarekin erlazionatuta dago, ez beren kontrol-kalitatearekin diagnostikoa behin egin eta gero.

Gomendioak hauexek dira: Kalitatezko PKak egitea, beren eraginkortasuna hobea izan dadin, PKen diseinurako eredu gisa balioko duen prozedura bat hartzea, eta osasun-arazo sarriei buruzko kalitatezko PKen kunplimendua LMUen helburuen barruan sartzea.