KIRURGIAKO PROFILAXI ANTIBIOTIKOAREN AZTERKETA

Infekzio nokosomiala (aurrerantzean IN) arazo serioa da gure ospitaleetan, zeren bere sarritasuna %10 baino gehiagora izatera hel baitaiteke. Horrelako infekzio asko (%50etik gora) interbentzio kirurgikoan pazienteari egin zaion zauri kirurgikoagatik gertatzen da, eta ebitatu daiteke profilaxi antibiotiko egokia erabiliz gero. Berrikusi nahi dira, batetik, gai horri buruz egindako argitalpenak, Ebidentzian oinarritutako Medikuntzari (aurrerantzean EOM) jarraituz, eta, bestetik, pauta desberdinen efektibitatea, kontrako ondorioak eta kostua, Sareko zentroetan erabiltzen diren protokoloei buruzko inkesta eta ikerlan baten bidez.. Diziplina anitzeko talde bat dugu horretarako. Ikerlana, bestetik, egindako interbentzioen totalaren %80-90a izango litzateke

HELBURUAK

  1. Kirurgian ematen diren profilaxi antibiotikorako pauten efektibitatea ezagutzea.
  2. Erabilera-aldakortasunean eragina duten faktoreak zehaztea.
  3. Nahigabeko ondorioak egiaztatzea
  4. Pauta bakoitzaren kostua objetibizatzea
  5. Indikazioak eta erabilera-arauak jartzea

MATERIALA ETA METODOAK

Ikertzekoak Euskal Sare publikoko (Osakidetzako)zerbitzu kirurgikoak dira.

Diseinua: ikerlanaren faseak:

  1. Literatura berrikustea, datu-baseetan dagoen informazioa bilduz eta balorazioa eginez.
  2. Protokoloak bildu eta aztertzea.
  3. Kirurgia-zerbitzu desberdinetako espezialistei egindako inkesta pertsonala.

Azaldutako prozesu osoaren arduraduna talde ikertzailea da.

ONDORIOAK

Ospitale guztiek dute protokolo idatzia, eta protokolo guztiotan dosi bakarra agintzen da, eta administratzeko bide gisa benabarnetikoa (bb). Azken bi urteetan ospitaleen %80ak eguneratu dute protokoloa. Inkestatu diren zirujauen % 9,1ek ez daki bere ospitalean protokolorik dagoen. Dosi bakarra ez da erabiltzen zerbitzuen % 27an; %12,7an noizean behin erabiltzen da. %56,4an anestesia ipintzen den momentuan.

GOMENDIOAK

Farmakoa benabarnetik eta anestesia ipintzerakoan emango da.

  1. Kirurgia orokorra
    Kirurgia esofago-gastro-duodenala: Kirurgia hepatobiliarra: Kolon-ondesteko kirurgia
  2. Kirurgia ginekologikoa:
  3. Aurpegi-masailetako kirurgia
  4. Kirurgia Traumatologikoa
  5. ORL Kirurgia
  6. Kirurgia plastikoa
  7. Toraxeko kirurgia
  8. Kirurgia urologikoa Zundatutako pazienteek, ez dute profilaxi antibiotikoa luzatu behar
  9. Hodietako kirurgia
  10. Neurokirurgia