Ganbera espaziatzaileen erabilpena gero eta handiagoa izan da azken urte hauetan eta horregatik beharrezkoa gertatu da indikatzaileak berrikustea eta medikamentuak administratzeko sistema honek eta beste batzuek haurren asmaren tratamenduan daukaten eraginkortasuna ebaluatzea.
Asma daukaten haurrengan aerosolterapiako tresnek eta bereziki mota desberdinetako ganbera espaziatzaileenak daukaten eraginkortasun terapeutikoari buruzko ebidentzia zientifikoa analizatzea,, bai fondoko tratamenduan (kronikoan, epe luzerakoan edo gaixotasunaren aldakuntzakoan) eta bai erreskateko tratamenduan (akutua, sintomatikoa), haurren adin desberdinetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko haur asmatikoengan inhalazio-ganberen preskripzioa eta erabilpena ezagutzea, bai eta berauen erabilpeneko aldakuntzak justifikatzen dituzten kausak ere.
Ebidentzia zientifikoaren aurrean, ondoriozta daiteke:
Azterketa espezifikoak egiteko premia egiaztatzen da aerosolaren eta ganbera zehatzen arteko konbinazio bakoitzaren eraginkortasuna analizatzeko, eta konbinazio horien arteko ikerketa konparatiboak egiteko.
Ezagutzari buruzko inkestari dagokionez, zera egiaztatzen da, inkestari erantzun zioten EAEko hiru pediatratatik batek ganbera espaziatzailea duten aerosol presurizatuak preskribitzen dituela 7 urtetik gorako haurrentzat, nahiz eta hauts lehorreko dispentsatzaileak preskribitu behar lituzkeen, eraginkorragoak baitira dosi txikiagoekin, koordinazio motoreko arazoak aurkezten dituzten haurren kasuan salbu.
Hainbat inhalazio ganberaren gastua itzultzeko gaur egungo sistemak izapideak gauzatu behar dituzten familiarrentzako kostu gehigarri garrantzitsu bat suposatzen dute eta baliabide publikoen erabilpen handia, izan ere Ikuskatzailetzak esku hartu behar baitu eskabide indibidual bakoitza ebazteko. Egiaztatzen da, halaber, ez dagoela irizpide bateraturik probintzia bakoitzeko Ikuskaritzetan Gizarte Segurantzak (G.S.) finantzatzen ez dituen ganberen gastuaren itzulera justifikatzen duten irizpideei dagokienez.
Gaur egun, inhalazio-ganbera batzuen gastua itzultzeko dugun sistemak kostu gehigarri garrantzitsu bat suposatzen du, irizpideak gauzatu behar dituzten familiarrentzat, eta baliabide publikoen erabilpen handia, gainera, zeren Ikuskatzailetzak esku hartu behar baitu eskabide indibidual bakoitza ebazteko. Egiaztatzen da, halaber, ez dagoela irizpide bateraturik Lurralde Historikoetako Ikuskaritzetan, Osasun Sailak finantzatzen ez dituen ganberen gastuaren itzulera justifikatzen duten irizpideei dagokienez.
Egin diren azterketak eta elkarte zientifikoen gomendioak kontuan edukirik, bidezko dirudi gomendio hauek egiteak:
Era berean, interesgarritzat jotzen materiala egitea eta Osakidetzako pediatren artean zabaltzea, material horren bidez azaltzeko zein den haur-asmaren abordajea eta zein den abordaje horretan ganbera espaziatzaile desberdinen zeregina.
Kontuan edukirik inhalazio ganberen erabilpena gehitu egin dela haur-asma ez den beste hainbat patologiatan, argitu egin behar litzateke, ustez, ea inhalazio ganberak, bai Osasun Sailak finantzatzen dituenak eta bai finantzatzen ez dituenak, eraginkorrak ote diren haur-asma ez den gaixotasunen tratamendurako, eta ea osasun sistema publikoak ordaindu behar lituzkeen.
Osasun Sailari gomendatzen zaio balora ditzala gaur egun Osasun Sailak finantzatzen ez dituen ganberen gastuak itzultzeko sistema aldatzearen posibilitatea, abantailak eta desabantailak, eta horrez gain, batera ditzala lurralde-ikuskaritzetako irizpideak, Osasun Sailak finantzatzen ez dituen ganberen gastuaren itzulera justifikatzen duten irizpideei dagokienez.
Era berean gomendatzen da, baldin preskripzioari eta egokitasunari buruzko irizpideak ezarri behar badira, prozesu hori egin dadila inplikaturik dauden profesionalen eta elkarte zientifikoen partaidetzarekin.