IZENBURUA

Abdomeneko, toraxeko eta garezurreko erradiolagia arruntaren erabilpenaren analisia Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzuetan.

SARRERA

Osakidetzako Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzuetan 1999ko urtean 600.000 pertsona inguru artatuak izan dira. Horietatik 3tik 2k miaketa erradiologikoak egin dizkiete

HELBURUAK

Ikerketa honen helburuak abdomeneko, torax aldeko eta garezurreko erradiologia arrunten erabilpenean datzaten. Izan ere, honaho hau aztertuko dugu: beren erabilpena Larrialdietako zerbitzuetan, beren indikazioei buruz dagoen ebidentzia zientifikoa eta beraien erabilpenari dagozkion kostuak.

ERRADIOLOGIA ARRUNTAREN ERABILPENA LARRIALDIETAKO ZERBITZUETAN

1996 eta 1999 urteen artean erradiologia arrunten Larrialdietako Zerbitzuetan artatutako 1000 pazienteko batezbesteko tasa 672koa izan zen, 427 eta 932 artekoa izanik. Horietatik heren bat toraxeko erradiografiei dagokie.

Egun dauden osasun-informazioko sistemek ez dute argitzen nori dagokie aurkitutako ezberdinatsunak, nahiz eta orohar, ospitale baten barnean, erradiologia arrunten tasen igotzeko joera sumatu.

EBIDENTZIA ZIENTIFIKOAREN AZTERKETA

Ez dugu Ausazko Saiakuntza Klinikorik aurkitu, abdomeneko, torax aldeko edo garezurreko erradiologia arrunteko erabilpenari buruzko gida, protokolo edo erabaki kliniko arauak erabiltzerakoan osasunean duen eragina aztertu duenik

American College of Radiology(ACR)ko adituen panel batek abdomeneko, torax aldeko edo garezurreko erradiologia arrunteko erabilpenaren egokitasun maila sailkatu du prozesu kliniko ezberdinetan.

ERREKURTSOAK ETA KOSTUAK

Gaur egungo Osakidetza Sarearen Osasun zerbitzuen fakturazioko tarifaren arabera miaketa erradiologiko arruntaren salneurria 1.500 pezetakoa da. Guk estimatutako miaketaren kostuak 1.423 pezetakoak dira, horietatik %83a pertsonalaren gastuei dagokie.

Beraz, erradiologia arrunta ez eskatzean 247,6 pezeta soilik aurrezten dira, 1,50 € eta hori, kostu aldakorrei dagokie.

HOBEKUNTZAKO AUKERAK

Miaketa erradiologiko arrunten preskripzioa optimizatzeko honako ekintzak oinarrizkoak dira: batetik, irizpide-baterakuntza miaketa erradiologikoak eskatzerakoan aurkitutako aldakortasuna murrizteko, bestetik, informazio sistema hobeen ezarpena eta bilakaera, eta azkenik, ebidentziaren kalitatea hobetzeko ikerkuntza.

GOMENDIOAK

Osasun arduradunei eta elkarte profesionalei zuzendutako gomendioak honako hauek dira: erabilpen egokien protokoloak egitea eta ezartzea, profesionalen praktika klinikoa eta horren aldakortasuna aztertzen dituzten informazio sistemak bilakatzea eta populazioari miaketa erradiologikoen arriskuen eta onuren informazio ematea.

Ebidentzia zientifikoaren eta adituen komiteen arabera jarraian aipatzen diren miaketen egokiespenak laburtzea uzten gaituzte: