IZENBURUA

Minbizi zerbikalaren prebentzioko diagnostiko prozesuaren protokolo eta kalitate estandarren analisia eta berrikuskapena.

SARRERA

Utero-lepoko minbiziaren baheketa, Papanicolauren zitologiaren bitartez egina, eraginkortasun frogatukotzat eduki izan da, eta utero-lepoko minbiziagatiko populazioaren heriotza-tasak gutxitzeko estrategia baliagarri gisa ezarria, baldin populazioaren aldetik partaidetza maila altua ematen bada eta sistemaren kalitate on bat mantentzen bada.

Zitologiak aurkezten duen abantaila proba erraza, azkarra eta ez- traumatikoa izatean datza, baina giza akatsaren menpe egoteko desabantaila dauka, izan ere gerta daitezke okerreko negatiboak irakurketa interpretatzeko orduan.

Gaur egun badaude gomendio argiak puntu hauei buruz: nori, nola, noiz eta zer kalitate maila eta estandarrekin egin behar den proba.

EAEan egiten da cervix-eko minbiziaren diagnostiko goiztiarra baina irizpide adosturik gabe adinari, periodikotasunari eta kalitate estandarrei dagokienez.

HELBURUAK

  1. Zitologia zerbiko-baginalaren hartze prozesuari buruzko nabaritasun zientifikoaren berrikuskapena egitea, laginaren hartualditik irakurketara bitartekoa.
  2. Elkarte zientifikoek ezarritako kalitate estandarrak berrikustea, bai laginaren hartze, finkatze eta garraioan eta bai beronen irakurketan laborategian.
  3. Proba egiteari buruz indarrean dauden jarduera protokoloak berrikustea Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko asistentzi zentro guztietan eta profesionalek aipatu protokoloekiko daukaten atxikimenduaren maila ezagutzea.
  4. Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko asistentzi zentro guztietarako zitologiari buruzko informazioaren mota eta berau jasotzeko modua batzea.
  5. Probaren eraginkortasuna hobetzea ahalbidetuko duten gomendioak ezartzea.

MATERIALA ETA METODOAK

ONDORIOAK

GOMENDIOAK