Ospitaleen Larrialditako Zerbitzuen sarrera egokienen azterketa
Gastu sanitarioa murrizteko neurri posible bat ospitaleratzearen erabilpen desegokia gutxitzea da. Sarrera urgente desegokien identifikazioa konplikatua da ez baitago sarrera irizpideen baliagarritasuna zehaztea ahalbidetzen duen erreferentzi patroirik
AEP iritzi da erreminta egokiena dela bertako literaturan aurkituriko baliagarritasun eta fidagarritasunagatik. Larrialditako Zerbitzuetatik egiten diren sarrera desegokien portzentaia %5etik 25era bitartekoa da. Ospitaleko sarrerak eta/edo kostuak gutxitzen dituzten interbentzioen artean aurkitu dira Lehen mailako Atentzioan, asma daukaten pazienteen jarduera azkarreko unitateetan, oinaze torazikoko unitateetan eta adineko pertsonei etxera eginiko bisitetan gauzaturiko interbentzioak.
AEPren balidazio azterketak %54ko sentikortasuna erakutsi du, eta %91ko espezifikotasuna; begiratzaileen arteko fidagarritasuna ona da, 0,81eko Kappa. Eskaturiko zaintzen zerrendaren fidagarritasuna neurtzeko kalkulaturiko Kappa haztatua 0,7koa da.
Osakidetzako ospitaleetan neurturiko desegokitasunaren maila %4,2koa da (IC: %3-5,8), ospitaleen artean %1,3tik 6,5era doan heinarekin. Ez dago desberdintasun aipagarririk sarrera medikoen eta kirurgikoen artean. Sarrera desegokien %65ean eskaturiko zaintzaren maila ospitaleko kanpo-kontsultak eta espezialitatetako anbulatorioa izan ziren.
Azterketa sistematikoaren bidez ospitaleko sarreren egokitasuna ebaluatzeko zer baliabide dauden ezagutu nahi da, egokitasunaren maila eta duden alternatiben analisi kualitatiboa egiteko. Behaketa bidezko azterketa bat egin da Osakidetzako ospitaletako sarreren egokitasun maila eta desegokitasun kasuek eskatzen dituzten zaintzen maila kuantifikatzeko. Erabili diren sarrera irizpideak izan dira AEP-ren edukia (Appropriateness Evaluation Protocol), zeina balidatua izan baita ospitale garrantzitsuenetako batean.
Datu bibliogafikoen baseen azterketa eta informazioaren sintesi kualitatiboa. AEP-ren balio eta fidagarritasunaren azterketa Arantzazu Ospitalean hautaturiko 90 kasuetan. "gold estandar" deritzona hiru adituren iritzi klinikoaren bidez ezarri zen. Behaketa bidezko zeharkako azterketa zorizko lagin batean, zentro eta sarrera dataren arabera estratifikatua, Osakidetzako ospitaletan 1999ko maiatzaren 1etik 15era bitartean urgentzien bidez onarturiko sarreren gainean.
AEP iritzi da erreminta egokiena dela bertako literaturan aurkituriko baliagarritasun eta fidagarritasunagatik. Larrialditako Zerbitzuetatik egiten diren sarrera desegokien portzentaia %5etik 25era bitartekoa da. Ospitaleko sarrerak eta/edo kostuak gutxitzen dituzten interbentzioen artean aurkitu dira Lehen mailako Atentzioan, asma daukaten pazienteen jarduera azkarreko unitateetan, oinaze torazikoko unitateetan eta adineko pertsonei etxera eginiko bisitetan gauzaturiko interbentzioak.
AEPren balidazio azterketak %54ko sentikortasuna erakutsi du, eta %91ko espezifikotasuna; begiratzaileen arteko fidagarritasuna ona da, 0,81eko Kappa. Eskaturiko zaintzen zerrendaren fidagarritasuna neurtzeko kalkulaturiko Kappa haztatua 0,7koa da.
Osakidetzako ospitaleetan neurturiko desegokitasunaren maila %4,2koa da (IC: %3-5,8), ospitaleen artean %1,3tik 6,5era doan heinarekin. Ez dago desberdintasun aipagarririk sarrera medikoen eta kirurgikoen artean. Sarrera desegokien %65ean eskaturiko zaintzaren maila ospitaleko kanpo-kontsultak eta espezialitatetako anbulatorioa izan ziren.
Bi azpimarra daitezke: 1) Ospitale Erabilpenaren Ikuskapenean AEP-aren baliagarritasuna screening tresna gisa daukan erabilgarritasunera mugatu behar da, eta ez erabakiak hartzeko irizpide bakar gisa; eta 2) identifikaturiko desegokitasun kasuen 2/3 saihestu litezke espezialisten kontsulta eta proba osagarrien zirkuitu egoki batekin.