MIGRANIAREN OSABIDE FARMAKOLOGIKOAREN ERREBISIOA ETA IKERKETA KUALITATIBOA

García Moncó, J.C*., Alvarez de Arcaya, A., Eguía del Rio, P., Etxebarria Ibáñez, I., González Hernández, N. eta Ruiz de Velasco Artaza, I.

*Neurologiako Zerbitzua. Galdakaoko Ospitalea. 48960. Galdakao. Bizkaia.

MESH hitz gakoak:

migraine, randomized controlled trials, headache.

Sarrera:

Egun, migrainia arazo soziosanitario handia da. Izan ere, oso ohikoa da populazioaren %12 izanik eta gehien bat emakume gazteek pairatzen dute. Maneiu eta osabide egokiak eta norbanakoari dagokiona erabiltzea, prozesuari dagozkion kostu zuzenak baita ez-zuzenak ere murriztea suposa zezakeen.

Helburuak:

Ikerketa honen oinarriko helburuak honako hauek izan dira: batetik migrainiaren ausazko eta kontrolpeko saiakuntzetan plazaratutako osabide farmakologikoaren errebisioa, oinarri izan daitezkeen beraz migrainiaren osabidean, eta bestetik praktika klinikorako baliogarriak diren eta geure ingurunerako egokituta dauden gomendioak ezartzea.

Material eta metodoak:

Duke University's Center for Clinical Health Policy Research-k (CCHPR) egindako ikerketa oinarritzat hartuz, non migrainiari buruzko 1966 eta 1996 urteren artean argitaratutako ausazko eta kontrolpeko saikuntzen errebisioa egiten den, geure ikerketan 1997 eta 2000 urteren arteko errebisioa gehitu da. Medline-neko bilaketa egin ostean migraine hitz gakoa erabiliz eta ausazko eta kontrolpeko saiakuntza klinikoak aurkitzeko estrategia jarraitu ondoren (Dickersin et al., 1994), saikuntza orijinalak, prospektiboak, kontrolpekoak, ausazkoak eta ingelesez argitaratutakoak aukeratuak izan ziren eta saiakuntza horien kalitate metodologikoa Jadad et al (1996) eskalaren bitartez neurtua izan zen.

Emaitzak:

1997 eta 2000 urteren artean migrainaren osabide sintomatikoari buruzko 40 kontrolpeko saikuntza klinikoak aurkitu genituen (horietatik, 12k migrainia krisi bat baino gehiago aztertzen zuten) eta beste 4 osabide prebentiboa aztertzen zutenak. Osabide sintomatikoa ikertzen zuten saiakuntza gehienek efikazia neurtzeko lehenengo bi ordutan minaren intentsitatearen murrizketa gogor-neurrizkotik arin-baliogabera pairatzen zuten pazienteen portzentaia zen. Osabide prebentiboa ikertzen zutenek berriz osabidearen eraginkortasuna neurtzeko buruko minaren hileko maiztasunaren murrizketa erabiltzen zuten. 21 saiakuntzek plazeboa triptan batekin konparatzen zuten (ahozko, sudurreko eta azalpeko sumatriptan, zolmitriptan, ahozko eta mihipeko rizatriptan, almotriptan eta avitriptan) eta beste 6 saikuntzek bi triptanen arteko konparazioa egiten zuten (zolmitriptan sumatriptanarekin eta rizatriptanarekin; naratriptan sumatriptanarekin eta; rizatriptan eta elitriptan sumatriptanarekin). Osabide sintomatikoa ikertzen zuten gainerakoek analgesikoen eta antiinflamatorien erabilpena aztertzen zuten. Azkenik, sodio valproato, lamitrigina, gabapentina eta bisoprololen eraginkortasuna osabide prebentibotzat aztertu genuen.

Ondorioak:

Triptan guztiak, edozein emateko era erabilita, eraginkorrak eta ondo onartuak dira, migrainiaren eraso gogor-neurrizkoaren trataeran. Botagura eta gorakoak agertzen diren kasuetan azalpeko, sudurreko edo "wafer" bideak erabilgarriak dira. Migrainia arin-neurrizkoaren kasuan aukeratutako botikak izango lirateke esteroideak ez diren antiinflamatorioak. Osabide prebentiboa beharrezkoa balitz, lehenengo aukera beta-blokeatzaliak lirateke, eta beste aukera terepeutiko onargarriak kaltzioantaginistak eta antikomizialeak, sodio valproato kasu, lirateke.