María García Barcina*, Ana E. Martín Bueno, Luis Bujanda Fernández de Piérola, José Julio Hernández Hernández, Alberto Ortíz de Zárate Tercero, María José Suárez Torre, Cristian Amézaga Asensio, Alberto Loizate Totorikaguena.
* Kontaktatzeko Helbidea: Unidad de Genética, Hospital de Basurto, Avda. de Montevideo 18, 48013 Bilbao. E-mail: gbarcina@hbas.osakidetza.net
Sensitivity and specificity; Cohort studies; Mass screening; gastrointestinal neoplasms; lung neoplasms,; breast neoplasms, carcinoma, hepatocellular; ; Alpha-fetoproteins; CA-125 Antigen; CA-15-3 antigen; CA-19-9 antigen; Carcinoembryonic antigen; Tissue polypeptide antigen
CYFRA; Neuron specific enolase (NSE); Squamous cell carcinoma-related antigen (SCC)
Data: 2002 Orrialdeak: 156
Erreferentziak: 494 Hizkuntza: gaztelera, english eta euskeraren laburpenak.
Lege gordailua: Vi-457-02
Tumoreen markatzaileak zenbait minbizi mota jakin batzuei lotutako determinatzaile biokimikoak dira, gehienetan tresna erabilgarritzat hartu izan dira, bai minbiziak eragindako gaixotasunaren kudeaketarako zein ikerketarako. Egun baliagarri dauden markatzaileen ugaritasunaren aurrean, galdera da ia benetan tumoreen markatzaileok frogatuta duten, zientziaren bitartekoz, eraginkortasunik minbiziaren detekzio, diagnosi, kokapen, jarraipen eta tratamendurako.
Zientziaz lortutako frogarik dauden aztertu, dela diagnosirako, dela prognosirako, serum-ko hurrengo tumore markatzaileentzat: CA19.9 eta CEA heste-lodi eta ondesteko minbizietan; AFP kartzinoma hepatozelularrean; CA15.3, CEA eta TPA ugatzetako minbizian; eta CA125, CEA, CYFRA 21.2, NSE eta SCC birikitako minbizian.
Literatura zientifikoaren berraztertze sistematikoa eta frogen sintesia. Garaiak: a) Bilatu aurretik egindako jarduera klinikorako gidak edo berraztertze sistematikoak. b) Ikerketa hauen azterketa eta balioztatzea AGREE eta OSTEBAk sortutako irakurketa-kritiko taulen arabera. c) Datu baseetan bilaketa: PubMed (2001eko ekainaren lehenera arte) eta Cochrane Registry (3. 2000 urtea), hautatze irizpideak finkatuz. Ingelesez, frantsesez, espainolez e ta italieraz idatzitakoak onartu ziran. d) Frogen azterketa (epaitze irizpide eta frogen maila Canadian Medical Association (1979) eta American Society of Clinical Oncology-ren (ASCO) arabera. e) Datuen azterketa eta sintesia.
Aurkitu ziran 3.156 artikulu eta hauetatik 464 hautatu ziran azken azterketarako. Artikuluon balio metodologikoa ez da behar bezalakoa, ezen frogen mailari begiraturik segida klinikoena baita, sarri atzeranzkoak direlarik ere. Aztertutako serum-eko markatzaileek ,banan-banan hartuta, batek ere ez, ez du nabarmenki, aztertu diren minbizi motetan, diagnosirako, prognosirako zein jarraipenerako laguntzarik ematen.
Dauden datuok ez dira nahikoak hurrengoak aholkatzeko: a) Heste lodi eta ondesteen minbiziaz jotako gaixoen bahetze, diagnosi, prognosi, zaintza edo jarraipenerako CA 19.9 edo CEA-ren erabilera. b) Kartzinoma hepatozelularra garaiz aurkitzeko AFP-ren erabilera. c) Ugatzeko minbizia duten gaixoen, lehen mailako tratamenduaren ondorengo bahetze, diagnosi, sailkatze, prognosi edo jarraipenerako CA15.3, CEA edo TPA-ren erabilera d) Birikitako minbizien diagnosi, prognosi, berragerpen edo tratamenduaren emaitzaren jarraipenerako CA 125, CEA, CYFRA 21.1, NSE edo SCC-ren erabilera.