|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aurkitzaileak__ |
Lekua_______ |
Sarreraren aurkikuntza___ |
Irudien aurkikuntza___ |
Haitzuloaren azterketa |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Arratsalde hartan aurkikuntzaren berri eman zieten On Jose Migel Barandiarani, zeina 1916tik arkeologia azterketak zuzentzen ari zen Euskal Herrian, eta Jesus Altunari, Aranzadi Zientzi Elkartearen Historiaurrea Saileko Zuzendaria. Asteartean, Barandiaran eta Altuna irakasleek aurkitzaileekin batera bisitatu zuten haitzuloa eta ostegunean, berria zabaldu baino lehen, burdinazko ate batez itxi zen orduko sarrera txikia. Haitzuloak ez zuen izenik eta kokaturik zegoen muinoaren toponimoaz izendatu zuten: Ekain. Handik hiru astera, ikertzaile biek santutegiaren lehen azterketari ekin zioten; azterlan hori 1969ko amaieran argitaratu zen. Aldi berean, kalikata egin zuten haitzuloaren atondoan. Kalikata hori positiboa gertatu zen, bertan historiaurreko aztarnetegi bat zegoela erakusten baitzuen, eta 1969tik 1975era bitartean indusketa lanei ekin zieten 6 kanpainetan zehar. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Indusketa arkeologikoak haitzuloko sarreran |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||