|
Hala eta guztiz, aztarnategiaren indusketa programatzea utzi zioten Elkarteari, eta hartarako haitzuloa ez irekitzea eskatu zen. Urrats hori lorturik, urte hartan berean (1969) hasi ziren indusketa lanak eta 1975a arte iraun zuten.
Urte horretan gauza hauek bestela ikusten ziren: ezagunak baitziren turismoak Lascaux eta Altamiran eraginiko kalteak. Bestalde, Francoren heriotzaren ondoren, Euskal Herriko autonomia aurreko erregimenak haitzuloa itxirik mantentzea baimendu zuen.
Harrezkero, Aranzadi Zientzi Elkarteak, bere Historiaurrea Sailetik, arreta handiz zaindu du gure ondarearen ondasun bikain hau. Haitzuloa, beraz, aurkitu zen bezalaxe dago, hots, aspaldiko mende askotako egoera berean. Une hauetan, Zestoako Udala Ekaingo haitzuloaren kopia egiten ari da, ondasun horrek bere funtzio sozial eta didaktikoa bete dezan, beraren kontserbazioa arriskuan jarri gabe.
|
|
|